Spam
Wiki E-Kontsulta(e)tik
Interneten, mezu baten kopiak helbide andana batera (batzuetan milioika helbidetara) bidaltzeari esaten zaio zabor-posta (ingelesez “spam” hitza erabiltzen da). Helburua da mezu hori helaraztea bestela sekula iritsiko ez litzatekeen helbideetara eta normalean mezu hori sekula irakurriko ez lukeen jendearengana.
Zoritxarrez, "eskatu gabeko publizitate” hori izurri bat da Interneten. Hasieran ez zirudien garrantzitsua zenik, baina denborarekin arazo latza bihurtu da eta denoi egiten digu kalte.
Edukiak |
[aldatu] Spamaren edukia
Zabor-posta gehienetan honelako edukiak zabaltzen dira:
- Iragarki komertzialak, normalean badaezpadako jatorri eta kalitatea duten produktuenak.
- Pornografiako iragarkiak.
- Aberasteko metodoak, azal-azal deskribatuak.
- Legalitatearen muga-mugan dauden zerbitzuak.
Horrezaz gain, badira asmo komertzialik ez edukiagatik gogaikarri hutsak diren mezuak (ingelesez junk-mail esaten zaie). Sail horretan sartzen dira:
- Gutun-kateak.
- Birus faltsuen iragarkiak.
- Mezu bat birbidaltzeagatik agindutako sasi-sariak.
[aldatu] Spamaren kalteak
Spamak ondoko arazoak sortzen ditu:
- Kostu ekonomikoa hartzailearentzat.
- Sarea saturatzen dute.
- Zabaltzen duen informazioak ez du ezertarako balio.
- Mezuak gezurrezkoak dira.
- Ilegala da (Espainian ilegala da Informazio Gizartearen Zerbitzu Legea-IGZL indarrean sartu zenetik).
- Baliabideak lapurtzen ditu.
[aldatu] Nola eragotzi Spama
Oso zaila da posta-kontu bat spametatik libre edukitzea, ez dago-eta modurik spama zeharo saihesteko. Halere, posible da zabor-mezu gutxiago jasotzea. Horretarako, ondoko neurriak hartu behar dira:
- Sekula ez agertu zure benetako helbide elektronikoa webguneetan, foroetan, berri-taldeetan, e.a.etan
- Erabili spamen aurkako zerbitzuren bat.
- Ez erabili negozioetarako dohaineko helbide elektronikorik.
- Gutun-kateetako mezurik ez erantzun eta ez birbidali
- Irakurri webguneetako pribatutasun politiken oharrak.
- Erabili zure helbide elektronikoa “kamuflatzeko” teknikak.
- Ez onartu spametik babestuko zaituela agintzen dizun inolako zerbitzurik, zeuk eskatuta heldu ez bada.
[aldatu] Zer egin spama jasotzen baduzu
Posta-helbidea aldatzerik ez dagoenean, hona zer egin daitekeen spamari aurre egiteko:
- Inoiz ez erantzun igorleari eta inoiz ez egin klik mezuarekin heldutako inolako estekaren gainean.
- Ez ireki spam mezua, eta desaktibatu mezuak aurrez ikusteko aukera.
- Idatzi spammerraren Internet zerbitzuko hornitzaileari eta salatu haren jarduera.
[aldatu] Spamen aurkako iragazkiak
Bada beste modu bat eskatu gabeko mezurik ez hartzeko: iragazi sartzen diren mezu guztiak eta erabaki zer egin spam edo zabor mezuen itxura dutenekin:
- Edo karpeta berezi batera bidali.
- Edo zuzenean ezabatu.
Gomendatzen da lehen aukera hartzea, zeren zabor-mezuen karpetan mezu susmagarriak ez ezik mezu garbiak ere egon daitezke, errorez spamtzat jo direnak. Bi tresna daude iragazte lan hori egiteko:
- Posta-bezeroen iragazketa arauak
- Iragazketa programa espezifikoak
[aldatu] Beste spam mota batzuk
Spammerrek zaborrez gainezka utzi dute posta elektronikoa eta orain badirudi gauza bera egin nahi dutela beste komunikazio sistema batzuekin, hala nola:
- Istanteko mezularitzako programak
- Telefonia mugikorra
- Berri-taldeak
- Foroak
- Blogak
- Wikiak



