Sinadura elektronikoa

Wiki E-Kontsulta(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Sinadura digitala edo elektronikoa kriptografiako metodo bat da, zeinen bidez pertsona baten edo ekipo informatiko baten nortasuna mezu edo dokumentu bati lotzen zaion mezu telematikoak transmititzean eta dokumentu elektronikoak kudeatzean.

Sinadura zein motatakoa den, segurtatu daiteke ala ez dokumentu edo mezuaren integritatea.

Sinadura elektronikoa dokumentu batekin lotu daiteke egilea identifikatzeko, edukiarekiko adostasuna (edo desadostasuna) adierazteko, irakurri dela adierazteko edo, sinadura motaren arabera, edukia aldatzea galarazteko.

Eusko Jaurlaritza ONA Txartela (Osasun eta Nortasun Agiria) zabaltzen ari da, sinadura elektroniko onartuaren IZENPE ziurtapen hiritarra bere baitan duena. ONA txartelak, bestalde, osasun txartelaren lana betetzen du eta atea irekitzen du zerbitzu elektroniko, telefoniko eta presentzial mordo bat egiteko.

Irudi:izenpe3.jpg [1]

Edukiak

[aldatu] SINADURA ELEKTRONIKOA EUSKADIN - IZENPE

[aldatu] Zer da Izenpe?

Izenpe S.A, Ziurtapen eta Zerbitzuetako Enpresa, 2002an sortutako sozietate anonimo bat da, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek bultzatutako proiektua eta bere sozietate informatikoen bidez (CCASA, EJIE, IZFE eta LANTIK) eratutakoa.

Sinadura elektronikoko zerbitzuak ematen dituen erakundeari deitzen zaio ziurtapen zerbitzu-emailea. Sinadura elektronikoa honela definitu daiteke: prozedura tekniko eta juridiko multzo bat, zeinen bidez posible den ohiko eskuko sinadura “ordezkatzea”, telematikoki egin ahal izateko ordura arte modu presentzialean baizik ezin egin zitezkeen tramiteak.

Izenpe zer den hobeto jakiteko ikus ondoko bideoa: [2]

[aldatu] Sinadura elektronikoa

Hauek dira sinadura elektronikoak prestazio digitalen esparruan dakartzan onura orokorrak: erraztu egiten du on-lineko sarbidea: aukera ematen die erabiltzaileei kredentzialak behin eta berriro erabiltzeko eta aplikazio eta zerbitzu digitaletan barrena mugitzeko birrautentifikazio beharrik gabe. Autentifikazio eta single sing-on prozedurak azkartzen dituenez, prestazio digitalak ere azkartzen ditu. Oro har, segurtasun gehiago ematen du zeren erabiltzaileen kredentzialak egiaztatzen baititu segurtasun maila estandarren argitan. Konfiantza. Ziurtagiri digitalak erabiltzeak abantaila hauek ditu: Integritatea. Autentikotasuna. Errefusik eza. Konfidentzialtasuna. Segurtasun gehiago informazio konfidentzialak erabiltzean. E-Administrazioko zerbitzuek informazio sentsibleak erabili behar izaten dituzte.

Beraz, segurtasuna da autentifikazio eta ziurtapen digitalaren ezaugarri nagusia. Horregatik, hain zuzen, aukeratu dute helburu horietarako Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek.

Sinadura digitala ezinbesteko baldintza da on-lineko zerbitzuek indarra har dezaten. Izenperen zerbitzuek posible egiten dute on-lineko zerbitzuak garatzea, ondokoa bermatzen dutelako:

Autentikotasuna: igorle eta hartzaileak elkar ezagutzen dute eta, hartara, hiritarrak eta administrazioak zeinek bere nortasuna ziurtatzen dute.


[aldatu] Faktura Elektronikoa

Fakturazio elektronikoa da sinadura elektronikoaren aplikazio zabalduenetako bat. Funtsean, fakturak bide telematikoz bidaltzea esan nahi du. Faktura horiei segurtasun maila gehigarri bat eratxekitzen zaie, ezinbestekoa baita dokumentuaren integritatea eta jatorriaren egiazkotasuna bermatzea. Fakturazio elektronikoa ez da automatizazioaren sinonimoa. Halere, igortzen diren sinaduren kopuruaren arabera, antolakunde batzuek automatizatuta izan dezakete sinadurak egiteko eta fakturak bide elektronikoz bidaltzeko prozesua. Prozesu hori martxan jartzerakoan funtsezkoa da kontuan izatea fakturak jasoko dituen bezeroa. Horregatik, beti eduki behar dira eskura formatu estandarrak (PDF edo XML fitxategiak) eta erraztu egin behar zaio bezeroari fakturak jasotzea, euren edukia ikustea eta sinadura autentifikatzea. edatalia data solutions da lan-esparru honetako euskal enpresa liderra. Software aplikazio espezifikoak eskaintzen ditu faktura elektronikoa ezartzeko. [www.edatalia.com]

Beste hizkuntzetan
Tresna pertsonalak
Nabigazioa
bideoak