Merkataritza Elektronikoa

Wiki E-Kontsulta(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Internetez edo beste ordenagailu-sare batzuekin osatutako sistema elektronikoen bidez produktuak eta zerbitzuak salerosteari esaten zaio Merkataritza Elektronikoa (E-commerce).

Normalean merkataritza elektroniko modernoak Mundu Zabaleko Amarauna (World Wide Web) erabiltzen du bere salerosketetako punturen batean gutxienez, baina teknologia mota asko erabil ditzake, esaterako, posta elektronikoa.

Negozio elektronikoetako (E-business) salmentak hartzen dira normalean e-merkataritzatzat edo merkataritza elektronikotzat.


Edukiak

[aldatu] E-merkataritza negozioari aplikatua

Hona hemen negozioari aplikatutako merkataritza elektronikoko baliabide batzuk:

  • Posta elektronikoa
  • Dokumentuak, kalkulu-orriak, datu-baseak
  • Kontabilitate eta finantza sistemak
  • Eskari eta bidalketei buruzko informazioa
  • Enpresa eta bezeroei buruzko txostenak
  • Estatuko eta nazioarteko ordainketa sistemak
  • Berri-taldeak
  • On-lineko erosketak
  • Mezularitza


[aldatu] Merkataritza Elektronikoko Motak

[aldatu] Business to Business (B2B)

Enpresen arteko negozioak errazten dituzten ingurune birtualak dira, teknologiaren bidez salerosketak egiteko, saltzaile-erosleen arteko harremanak errazteko, kudeaketa gastuak optimizatzeko eta merkatuari gardentasuna emateko.

[aldatu] Business to Consumer (B2C)

Enpresa edo denda birtual batek antolatutako on-lineko merkataritza, partikular edo kontsumitzaile bati zuzendua. Hona B2Caren abantaila batzuk:

  • Erosketak erosoago eta errazago egiten dira
  • Prezioak eta eskaintzak istantean aldatzen dira
  • Hobetu egiten da hornitzaile eta bezeroaren arteko harremana

[aldatu] Consumer to Consumer (C2C)

Kontsumitzaileek hirugarren baten bidez elkarrekin egiten duten on-lineko zuzeneko merkataritza; eBay bezalako on-lineko enkanteak dira horren adibide ezagunenak.


[aldatu] E-merkataritzaren desabantailak

  • Ez daukagu enpresaren berri. Harremanetan sartzen garen enpresa hori urruti (beste Estatu batean) kokatua egon daiteke edo beharbada ez dakigu legala edo fidagarria den. Orobat gerta dakiguke inolako informaziorik ez izatea produktu edo zerbitzuak saltzen ari zai(zki)gun pertsonari/nei buruz.
  • Produktua ezin ikusi. Ez ikusi, ez ukitu eta ez aztertu. Ez daukagu aukerarik objektua eskuetan erabiltzeko.
  • Hizkuntza. Gerta daiteke sartzen garen web orria ezagutzen ez dugun hizkuntzaren batean idatzita egotea edo hizkuntza aldatzeko aukerarik ez ematea.
  • Saldu aurreko eta osteko zerbitzua. Askotan ez dago aukerarik saldu aurreko eta osteko zerbitzurik izateko.
  • Pribatutasuna eta segurtasuna. Nola Interneten dabilen informazio guztia, eta bereziki bankuko datuak eta datu konfidentzialak enpresaz kanpoko norbaitek atzeman ditzakeen, uzkurrago egoten gara datu pertsonalak sartzeko.


[aldatu] Merkataritza elektronikoaren aplikazioak

Merkataritza elektronikora egokitutako aplikazio zenbaiten zerrenda:


[aldatu] Ikusi baita ere

Ordainketak

[aldatu] Kanpo estekak

Beste hizkuntzetan
Tresna pertsonalak
Nabigazioa
bideoak