Hoax
Wiki E-Kontsulta(e)tik
Hoax deritzenak (txantxa, iruzurra) posta elektronikoko mezu engainagarriak dira, eta katean banatzen dira. Batzuek testu kezkagarriak dituzte, zure helbide-liburuan dituzun kontaktu guztiei mezua birbidali ezean gerta dakizkizukeen hondamendiei buruzkoak (birus informatikoak, lana galtzea edota heriotza).
Badira mezua birbidaltze hutsarekin aberasteko aukerarekin zirikatzen duten hoax-ak, edota baita ustez gaixo dauden haurrentzako laguntza eskatzen dutenak ere.
Beste batzuek ohiko postaz garai batean jasotzen genituen zorte-kateen eskema errepikatzen dute; katea mozten baduzu zorigaitza izango duzula diote, eta jarraitzen baduzu aberastu egingo zarela.
Edukiak |
[aldatu] Hoax-kategoriak
Funtsean, hoax-ak kategoria hauetan sailka ditzakegu:
- Birus sendaezinei buruzko alertak
- Erlijio-gaiei buruzko mezuak
- Eskutitz-kateak (elkartasuna, zortea, etab.)
- Hiri-kondairak
- Benetako gertaerei buruzko mezuak, baina baldintzak aldatuta
Badira beste mezu batzuk hoax gisa sortzen ez direnak, baina hoax gisa kontuan har daitezkeenak:
- Maitasun eta itxaropenezko olerki eta mezuak (PowerPoint fitxategi batean etorri ohi dira).
- Afiliatuen programa baten kide egiteko mezuak.
- Katean doazen txisteak eta argazkiak.
[aldatu] Hoax-ei buruzko xehetasunak
| Ezaugarriak | Helburuak | Ondorioak |
| Ez daude sinatuta | Helbide elektronikoak lortzea | Hartzaileari denbora eta dirua galarazten diote |
| Enpresa handiak izendatzen dituzte | Zerbitzariak kongestionatzea | Zerbitzariak kongestionatzen dituzte |
| Hartzaileari bere kontatu guztiei bidaltzeko eskatzen diote | Egilearen egoa areagotzea | Posta publizitatez betetzen dute |
| Birbidaltzen ez badira ezbehar handiak gertatuko direla mehatxatzen dute | Benetako eskutitz-kateei sinesgarritasuna kentzen diete |
[aldatu] Zer egin hoax-ekin
- Ez birbidali sekula mezu hauek.
- Jendeari kate horiek birbidaltzeak zer ondorio dakartzan azaldu.
- Mezua birbidaltzean ez sartu sekula mezuarekin batera zetozen helbideak.
- “BCC” eremua erabili, mezua jasotzen duten pertsonek eremu horretan sartzen dituzun helbideak ikus ez ditzaten.


