GPS
Wiki E-Kontsulta(e)tik
GPS sistema (Global Positioning System edo Posizionatze Globaleko Sistema) satelite bidezko nabigazio sistema bat da, zeinak gailu egoki baten bitartez (GPS Mugikorra, PDA, ...) erabateko zehaztasunez esaten digun, egunez nahiz gauez, eta edozein eguralditan, lurreko zein tokitan gauden.
Sistema honen abantaila nagusia da GPS seinaleak publiko zabalak erabil ditzakeela, hau da, ez dagoela kuotarik, lizentziarik edo mugarik seinale horiek erabiltzeko. Teknologia hori telefono mugikorretan, PDAetan, PCetan, autoetan eta beste hainbat aplikaziotan integratu daiteke.
Dituen emaitza onengatik eta edozein toki eta unetan erabili daitekeelako, GPSa nabigazio eta posizionatzeko nazioarteko estandar bat bihurtu da. Sistema hori Estatu Batuetako Defentsa Departamentuak garatu eta inplementatu zuen.
[aldatu] GPSaren aplikazioak
| Itsasoko nabigazioa |
Arlo honetan oso azkar ezarri da. Uste da luza gabe itsas nabigazio guztia GPSan oinarrituko dela. GPS sistema oso merkea da eta edozein ontzik erabil dezake.
|
| Lehorreko nabigazioa |
Autoak: Autoek GPSa eta sistema grafiko aurreratuak integratzen dituzte, errepideko nahiz hiriko puntu batetik beste batera joateko gidaketa sistema bat eskaintzen dutenak. Modu profesionalean poliziak, anbulantziek, autobus sareek, garraio sareek eta abarrek erabiltzen dute. Errezeptore pertsonalak: Batez ere nabigazio pertsonaleko sistema gisa erabiltzen dira hirian barrena ibiltzeko, mendian norabideak aurkitzeko eta kirol lehiaketak kontrolatzeko.
|
| Aireko nabigazioa |
Arlo honetan GPS sistemak ezartzea teknikoki konplexuagoa denez ezarpen prozesua motelagoa izan da. Hegaldiak kudeatzeko sistema aurreratuagoak garatzen ari dira gaur egun dauden sistemak hobetuko dituztenak. Trafiko gutxiko guneetan ezartzen ari dira. Gainerako tokietan ez du zentzu handirik zeren horietan radarra erabiltzen baita. |
| Erabilera militarrak |
Esparru militarrean GPSa aplikazio zibiletan baino azkarrago garatu da. Nabigazio militarrean erabiltzen da (aireontziak, lurreko ibilgailuak, ontziak...)
|
| Geografi zientziak |
Topografian eta Geodesian erabiltzen da. GPSa erabilita mapa geografiko askoz zehatzagoak egin daitezke, orain artekoak baino askoz hobeak. |
| Beste erabilera batzuk |
Defentsa Zibilaren arloan oso baliagarria da ezbehar handiek jotako guneak mugatzeko eta laguntza-autoak gidatzeko. Nekazaritzan, soroen aldagarritasuna ebaluatzeko erabiltzen da. |



