ERP

Wiki E-Kontsulta(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

ERP (Enterprise Resource Planning) sistema bat aplikazio informatiko bat edo aplikazio informatiko multzo bat da, ERP sistemak konpainia bateko negozio prozesuak kontrolatzeko bidea ematen du sistema integratu bakar baten bitartez, eta arlo edo departamentu bakoitzeko informazio beharrak betetzeko ahalmena du.

Sistema honi esker lortzen dugun enpresa kudeatzeko ereduak informazio-fluxu guztiak integratzen ditu eta horrela arlo guztietako prozesuak kontrolatzen ditu.

ERP software-paketeak ugariak dira merkatuan, baina enpresak neurrira egindako sistema bat aukera dezake.

Eskuarki, ERP paketeek hain bat modulu dituzte, eta horietako bakoitzak enpresaren arlo jakin bati eusten dio (finantzak, ekoizpena, kalitatea...).

Enpresak aukeratu ahalko ditu bete nahi dituen arloetako moduluak. Ondoren, software horren parametroak zehaztu eta egokitu behar dira antolakunde bakoitzaren beharrizan bereziei erantzuteko.

Irudi:Erp_moduloak.jpg


[aldatu] Zertarako balio du ERP batek

Esan dugun bezala, ERP baten xedea prozesu guztiei buruzko informazio integratua ematea da, horrela antolakundeko departamentu guztiak integratzeko bidea ematen du, datuak kudeatzen dituzten antolakundeko prozesuen bitartez.

Hartara, ERP sistemen abantaila nagusiak honako hauek dira:

  1. Enpresako prozesuak bizkorrago burutzeko bidea ematen dute, informazioa eskuratu eta berehala prozesatzeko ahalmenari esker.
  2. Enpresaren ikuskera bateratu bat ematen dute, departamentu eta langile guztientzat.
  3. Prozesuen denborak eta kostuak murriztea ahalbidetzen dute.
  4. Informazio fidagarri eta osoa ematen dute.
  5. Informazioa enpresako langile guztien artean partekatzeko prozesua errazten dute.
  6. Ager litezkeen datu bikoiztuak eta alferrikako eragiketak ezabatzen dituzte.
  7. Enpresak darabiltzan beste programa informatiko batzuekin datuak trukatzeko aukera ematen dute.

ERP bat egoki ezarriz gero produktibitatea errotik handitzen da eta informazio hobea erabiltzen da erabakiak hartzean. ERP bat ezarriz gero, errotiko hobekuntzak aurreikusi behar dira, ez hobekuntza txikiak.

Irudi:Erp_prozesuak.jpg


[aldatu] Bizi-zikloa

ERP baten bizi-zikloak etapa batzuk ditu:

  1. Lehenik eta behin erabaki behar da enpresako zein arlo eta prozesu bete nahi den sistema berriaz.
  2. Erabakitakoaren arabera, aditu batengana jo behar da nolako sistema ezarri behar den azter dezan: pakete estandar bat edo neurrira egindako softwarea.
  3. Ondoren aukeratuko dira produktua eta proiektua garatuko duen enpresa teknologikoa.
  4. Aukeratu eta gero ezartze fasea hasiko da, fase honetan sistemaren parametroak zehaztu egingo dira; fase honetarako proiektua garatzen duen aholkularitzak lan metodologia bat proposatuko du, eta metodologia horrek behar den prestakuntza barne hartuko du.
  5. Azkenik, sistema erabiltzeko eta mantentzeko etapa dator.


[aldatu] Sistema integratuak vs. sistema ez integratuak

Ikus dezagun zeintzuk diren sistema integratu bat (ERP) duten enpresen ezaugarriak eta zeintzuk halakorik ez dutenenak.

Sistema informatiko ez integratuak dituzten antolakundeetan ohiko egoera honako hau izaten da:

  • Paperezko dokumentu franko eskuz esku.
  • Biltegiratutako datuen ugaritasuna.
  • Sisteman datu berberak behin baino gehiagotan sartzen dira.
  • Datuak sartzeko pantailen diseinuen irizpide desberdinak.
  • Informazioa sakabanaturik egoten da aplikazio desberdinen artean eta batzuetan ekipamendu informatiko desberdinen artean ere.


Irudi:Sistema_ez_integratuak.jpg


Egoera horren aurrean, sistema integratuak dituzten enpresek honako abantaila hauek dituzte:

Integrazioa

  • Datu bakarraren kontzeptua: datuak behin baino ez dira sartzen eta sistemako aplikazio edo modulu guztietarako balio dute.
  • Dokumentuak ez dira inprimatu behar izaten eta informazioa helarazteko ere ez dira enpresako beste departamentuetara lekualdatu behar.
  • Sistema guztiko pantailen diseinuak berdintsuak dira.
  • Departamentu guztiak elkarrekin erlazionatzeko aukera dago.

Irudi:Sistema_integratuak.jpg

Beste hizkuntzetan
Tresna pertsonalak
Nabigazioa
bideoak