Birusak
Wiki E-Kontsulta(e)tik
Birusak programa batzuk dira ordenagailuetan eta programa informatikoetan sartzen direnak eta molestiak, kalteak eta are erabateko hondamenak ere sortzen dituztenak. Birus izena eman zaie antz handia dutelako birus zoologikoekin, hauek gure gorputzean bezala haiek ordenagailuan sartzen baitira, programak eta fitxategiak (zelulak) kutsatzen dituzte eta ugaldu egiten dira, kutsadura sistema osora zabalduz eta kutsatu duten sistemarekin harremanak dituzten beste sistema guztiak ere kutsatuz.
Batzuetan birusek ez dute kaltea berehala egiten, gauza baitira sisteman lo egoteko eta bakarrik sistema kutsatu eta handik denbora batera abiatzeko beren lan galgarria.
Edukiak |
[aldatu] Nor kutsa daiteke?
Ordenagailu baten barruan normalean programak, fitxategiak eta batzuetan sistema eragilea bera ere kutsatzen dira. Birusen erasotik libre daudela uste izatea da sistema informatikoen erabiltzaile askok egiten duten akats handiena. Izan ere, ordenagailu bat erabiltzen duen oro, modu sinpleenean erabiltzen badu ere, birusen mehatxupean dago, nahiz informazio garrantzitsurik ordenagailuan ez eduki, nahiz enpresa handi bat izan edo nahiz inori ezer ez egin.
Kontua da nola erabiltzen dugun ordenagailua. Beraz, funtsezkoa da sistema informatikoak —baita txikienak ere— ondo babestea kanpoko eragileen erasoetatik eta aholku batzuei jarraitzea.
[aldatu] Kalte motak
Kalteak era askotakoak izan daitezke: batzuetan birusak ez du benetako kalterik egiten, bakarrik molestiak sortu, eta bestetan berriz erabat eragotzi dezake ordenagailua erabiltzea, biltegiratuta daukagun informazioa ezabatzeraino gure baimenik gabe eta are gu ezertaz ohartu gabe. Softwareak ezin du hondatu hardwarea —CD-ROMa, grabagailua, monitorea, e.a.—, eta birusak softwarea dira.
Hona hemen birusek eragiten dituzten ondorio batzuk:
- Mezu gogaikarriak edota okerkeriak
- Sarbidea eragotzi
- Datuak lapurtu
- Datuak hondatu
- Datuak ezabatu
[aldatu] Kalte mailak
- Kalte txikiak
Maila honetan birusek normalean molestiak sortzen dituzte baina programei kalterik egin gabe. Erraz ezabatzen dira eta kaltea ere aise konpontzen da.
- Kalte ertainak
Kasu honetan birusa asko zabaltzen da baina geratu egin daiteke. Birusa gauza da disko gogorra formateatu edo ezabatzeko. Arazoa konpontzeko aski da ordenagailuak funtzionatzeko behar dituen programak berriro instalatzea.
- Kalte handiak
Birusak disko gogorreko informazioa eta fitxategi laguntzaileak hondatzen ditu. Birusek beste lan bat ere egin dezakete: sistemaren kudeaketa kodea beste norbaiti bidali beste ordenagailu batera. Orduan, beste norbait hori sisteman sartu ahal izango da eta iruditzen zaion guztia egin ahal izango du. Birus bat larria dela esaten da, baita ere, eusteko zaila bada eta asko zabaltzen bada.
[aldatu] Birusei aurre egiteko gomendioak
[aldatu] Biruskontrakoa edo antibirusa
Gaur egun ezinbestekoa da birusen kontrako programa bat edukitzea. Biruskontrakoak fitxategiak aztertzen ditu ikusteko ea birusen eraginez sortu ohi diren aldaketak (fitxategien atributuak eta neurria aldatzea, e.a.) ageri dituzten. Era berean, programa guztiak urratsez urrats exekutatzen ditu anomaliak aurkitzeko.
Normalean, biruskontrakoa aktibatuta egoten da ordenagailua piztuta dagoen denbora guztian —besterik agintzen ez bazaio behintzat—, eta erabiltzen diren programa guztiak aztertzen ditu. Babes iraunkor edo egoiliarra deitzen zaio horri. Birusen aurkako programa bat gauza izan behar da bere burua eguneratzeko, edo birusen sinadurak eguneratzeko, babesa ez dadin zaharkitu (etengabe ari dira sortzen birus berriak). Normalean biruskontrako guztiek ekartzen dituzte euren datu-basea eguneratzeko programak. Programa berri bat exekutatu edo instalatu aurretik, komenigarria izaten da biruskontrako bat erabiltzea programa hori ikertzeko, eta gauza bera egitea ordenagailuko kanpo unitateak erabili baino lehen (USB, CD-ROM...).
Biruskontrako erabilienetako batzuk:
[aldatu] Mezu elektronikoak
Jasotzen ditugun mezu elektroniko guztiak aztertu behar ditugu. Hona hemen aholku batzuk posta elektronikotik birusik ez sartzeko:
- Ez ireki ezezagunek bidalitako mezurik
- Desaktibatu mezuak aldez aurretik ikusteko aukera
- Fitxategi mota bat baino ez dago birusen arriskurik gabe ireki daitekeena: testu hutsezko fitxategiak (.txt luzapena dutenak).
- Konfiguratu zure posta elektronikoa testu gisa eta ez HTML gisa
- Posta programa batek datu erantsiak mezuaren barruan gordetzeko aukera daukanean, desaktibatu aukera hori.
- Bota zakarrontzira birbidaliak izateko eskatzen duten mezuak
[aldatu] Web orriak
Web orrietara sartzen garenean kontuz ibil behar gara pantailan agertu daitezkeen gauza batzuekin:
- Pantailako mezuak
- Inoiz ez jaitsi programarik erabat fidagarriak ez diren lekuetatik
- Ez onartu eskatu ez duzun fitxategirik
[aldatu] Kanpo-biltegiraketako gailuak
Komenigarria da biruskontrakoarekin aztertzea kanpo-biltegiraketako gailu guztiak (USB, kanpoko disko gogorrak, e.a.).
[aldatu] Software legala
Kutsatuak izateko arrisku gutxiago izango dugu ordenagailuan software legala erabiltzen badugu.
[aldatu] Segurtasun kopiak
Lantzean behin zure fitxategien segurtasun kopiak egiten badituzu, segurtasun kopia bat izango duzu eskura ekipoa kutsatzen denean erasoaren kalteak konpontzeko.
[aldatu] Kutsaduraren sintomak
Birusik ote dugun jakiteko modu seguruena biruskontrako bat erabiltzea da. Halere, badira sintoma batzuk aski argi salatzen digutenak birus bat sartu zaigula sisteman. Hona hemen adierazle horietako batzuk:
- Ordenagailua oso astiro dabil
- Ordenagailuak esaten digu ez daukagula behar bezainbat memoria
- Programa batzuk ez dira exekutatzen
- Desagertu egiten dira fitxategiak, karpetak edo direktorioak
- Errore mezu ezohikoak agertzen dira etengabe
- Ordenagailua ez da abiatzen betiko moduan edo blokeatu egiten da
[aldatu] Zer egin kutsadura bat konpontzeko
Lehenengo eta behin, ez asaldatu, lasai egon. Aurrena birusari eutsiko diogu, ez dadin areago hedatu, eta ondoren birusa bera ezabatuko dugu. Pausu hauek jarraitu:
- Eman parte sistemaren administrariari
- Desinfektatu sistema
- Aztertu erlazionatutako gainerako elementuak
- Identifikatu erabiltzaileak
[aldatu] Birusen sarbide nagusiak
[aldatu] Internet
Gaur egun Internet da ordenagailuen arteko informazioa transferitzeko bide nagusia eta, hortaz, birus eta mehatxu informatikoek gure ordenagailuetara sartzeko duten ate zabalena. Birusak ondoko bideetatik sar daitezke ordenagailura:
- Mezu elektronikoak
- Web orriak
- FTP (Fitxategiak Transferitzeko Protokoloa)
- On-lineko solas sistemak
[aldatu] Ordenagailu sareak
Batez ere enpresa munduan joera nabarmena dago ordenagailuak elkarrekin konektatzeko, eta horrek askoz ere ate gehiago irekitzen dizkie birusei eta gainerako mehatxuei gure ordenagailuetara sartzeko.
- Diskoak partekatzeagatiko kutsadura
- Zerbitzariak erabiltzeagatiko kutsadura
[aldatu] DVD/CD-ROM
Bere edukiera eta malgutasunagatik disko mota honek zokora baztertu ditu disketeak. Ikaragarri hedatu dira eta, ondorioz, mehatxu potentzial handiena bihurtu ere bai.
[aldatu] Kanpo-biltegiraketako gailuak
Gailu horien eduki guztia beste sistema informatiko batzuetara pasatzen dugunean, eta informazioa kutsatuta egonez gero, litekeena da kutsadura hori konektatzen garen ordenagailuetara pasatzea.



