Bideo:Ipargama

Wiki E-Kontsulta(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu


[aldatu] Enpresa

Ipargama S.A enpresak altzairu bereziak banatzen eta ebakitzen ditu. Besteak beste, zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Ebakitako eta barra formako materialen eguneroko banaketa zerbitzua.
  • Lantegien arteko bitartekaritza lana material bereziak entregatzeko, ekoizpen programak jarraituz eta ebakitako materialak "just in time" entregatuz.
  • Atzerriko arauak dituzten materialei buruzko aholkularitza eta lokalizazioa.


[aldatu] Proiektua

Enpresan duten kudeaketa softwarearekin integratutako web orria da Ipargrama-k egin duen proiektua. Bezeroak, erabiltzaile izena eta gakoa erabiliz, bertako datuetara sartuko dira eta web orriaren bidez behar dituzten materialak kontsultatu edo eskatu ahal izango dituzte. Garapenak hiru atal ditu:

  • Punten Merkatuak
  • Aurrekontuak
  • Dokumentazioa

Proiektuaren zati bat PDA-tara zuzenduta dago. Software bat diseinatu dute salgaiak iristen diren leku berean jasotzeko. Horri esker, stock-a denbora errealean lortzen da eta administrazioko langileen zeregin bakarra izango da egiaztatzea PDA bidez jasotako materialak bat datozela hornitzaileak bidalitako albaranarekin.

[aldatu] Kanpo loturak

Beste hizkuntzetan
Tresna pertsonalak
Nabigazioa
bideoak