Bideo:GHI Hornos Industriales
Wiki E-Kontsulta(e)tik
[aldatu] Enpresa
GHI Hornos Industriales S.A sozietateak 7.000 instalazio baino gehiago egin ditu, eta metalurgia prozesuaren garapenean lagundu du, zenbait metalen fusioari, beroketari eta tratamenduari dagokienez. Bizkaiko Galdakao udalerrian finkatu zen enpresa. Han daude bere instalazioak, eta bertan ari dira proiektua garatzen. Gaur egun, punta-puntako enpresen artean dago mundu mailan eta esperientzia eta gaikuntza handiko lantaldea du. Gero eta baliabide material gehiago ditu, teknologi maila oso handia erdietsi du eta bere presentzia areagotzen ari da esportazio merkatuetan, mila erreferentzia baino gehiago baititu.
[aldatu] Proiektua
Dokumentazioa Kudeatzeko Sistema bat ezarri du, informazioa biltegiratzean sortzen diren arazoak saihesteko.
Paper inprimatuen erabilera murriztea eta baztertzea lortu nahi dute eta horren ordez formatu elektronikoko dokumentazioa erabiltzea.
Dokumentazioa kudeatzeko sistema horrek:
- Mota guztietako dokumentuak onartzen ditu.
- Erraza da erabiltzeko eta administratzeko.
- Segurtasuna eskaintzen du, karpeta, dokumentu, erabiltzaileen talde eta abarren mailan.
- Bertsioak kontrolatzeko aukera ematen du.
- Workflow-a kudeatzen du: dokumentuen fluxua, aldaketen onarpen eta jakinarazpena, eta abar.
- Informazioaren segurtasuna ere kontrolatzen du, honako neurriak erabiliz:
- Ez dago baimenik gabeko kopiarik.
- Ez dago baimenik gabeko barneko edo kanpoko sarbiderik.
- Informazioa isilpean gordetzen da.
- Sinadura elektronikoa.


