Bideo:Abeltzain
Wiki E-Kontsulta(e)tik
[aldatu] Enpresa
Abeltzain S. Coop. enpresak nekazaritza sektorera zuzendutako hainbat jarduera gauzatzen ditu eta sortzen diren beharrak ikertu eta aztertzen ditu. Hiru jarduera ildo bereizi ditu:
- Zerbitzu teknikoak eta proiektuak garatzea, aztertzea eta kudeatzea
- Osasun zerbitzua Arabako Lurralde Historikoan
- Zerbitzu klinikoaren baitan dauden beste zenbait jarduera
[aldatu] Proiektua
Abeltzain enpresak ezarritako proiektuak aplikazio bat garatu du. Aplikazio horren bidez, albaitariaren errezetak bidali, artxibatu eta inprimatu daitezke albaitariak egunero erabiltzen dituen informatika baliabideen (PDA edo ordenagailu eramangarriak) bitartez, eta gainera ez du errezetak eskuz egin beharrik.
Hona hemen aplikazioaren zenbait ezaugarri:
- Lehendik dauden datuak erabiltzea (abereen, albaitariaren eta preskribatutako produktuaren datuak)
- Errezetak inprimatzea
- Errezeten datuak biltzea
- Datuak Abeltzain S. Coop-en kudeaketa programetara pasatzea
Horrela, hainbat helburu lortu dira: ustiategietako lana azkarrago eta hobeto egiten da, errezetak azkarrago bidaltzen direlako eta produktu zoosanitarioen landa-laneko kontsulta sistema eraginkorragoa delako (vademécum); datuen erregistro bidezko informatizazioa lortu da eta horrela, preskribatutako produktu zoosanitarioen trazabilitatea bermatzerakoan segurtasun handiagoa erdietsi da; landa-lana hurbilarazi da eta horrekin batera, IKTak lehen sektorera gerturatu eta horien erabilera zabaldu da, izan ere, lehen sektoreak gutxiago erabiltzen baititu IKTak arrazoi batzuengatik edo besteengatik.


