Wiki E-Kontsulta:Segurtasuna
Wiki E-Kontsulta(e)tik
Segurtasun informatikoa izeneko esparruan hainbat teknika, aplikazio eta gailu sartzen dira sistema informatiko baten eta bere erabiltzailearen osotasuna eta pribatutasuna segurtatzeko.
Mehatxuaren izaeraren arabera, bi segurtasun mota daude:
- Segurtasun logikoa: sistema informatiko baten barruan informazioa babestua eta osorik mantentzeko erabiltzen diren mekanismoak eta jartzen diren oztopoak.
- Segurtasun fisikoa: sistema informatiko baten ingurunean hardwarea mehatxu fisikoetatik babesteko jartzen diren hesi fisiko eta kontrol mekanismoak.


