Wiki

Wiki E-Kontsulta(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Lankidetzarako Web tresnen artean Wiki-a belaunaldi berria da. Wikipedia da bere erakusgarririk nabarmenena [ http://es.wikipedia.org ], erabiltzaileek beraiek eginiko ekarpenekin eraikitako entziklopedia libre eta doakoa.

‘Wiki’ kontzeptuaren oinarria Web orri irekia da; bertan, talde bateko kideek eduki berriak txertatu, edukiak zuzendu edo kendu egin ditzakete, modu interaktibo, azkar eta errazean. Elkarren arteko lankidetzan eginiko ahalegin horrek komunitate horretako kide guztiak aberastuko ditu.

Edukien aldaketa horiek Web nabigatzaile baten bidez egin daitezke; eginiko aldaketak Web orrian agertzen dira berehala, aurretik inork berrikusi beharrik gabe.

Enpresa baten barruan kasu askotan erabil daiteke Wiki bat:

  • Enpresa barnean erabiltzeko, langileen arteko lankidetzarako lanabes eta ezagupenaren kudeaketa tresna gisa.
  • Produktuei, ekitaldiei, proiektuak gauzatzeari eta abarri buruzko informazio eguneratua eskaintzeko, mezu elektronikoak edo zirkularrak etengabe bidaltzen aritu beharrik gabe. Horrela, informazio eguneratuena eskaintzen da uneoro
  • Ideia berrien kudeaketa egokia egiteko enpresa barruan; horrela, langile guztiei emango zaie hitza gehiegizko burokraziarik gabe.
  • Bezeroarenganako arreta zerbitzuak eskaintzeko. Zerbitzu horietan informazio fluxu etengabea izaten da, gordetzea komeni den datu askorekin; gordetzeko, bada, aurkezten den arazo mota bakoitzarentzako eta emaniko irtenbidearentzako sarrerak sortzen dira.

Wiki-ak sortu eta abian jartzeko, Weblogen kasuan bezala, tresna ugari daude. Web zerbitzari batean behin instalatu ondoren, hauetako batekin abiaraz dezakegu, besteak beste:

Beste hizkuntzetan
Tresna pertsonalak
Nabigazioa
bideoak