Software libreko segurtasun aplikazioak

Wiki E-Kontsulta(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Software librean badira segurtasuneko hainbat aplikazio, hala nola, antispywareak, biruskontrakoak edo firewall aplikazioak.

Ez nahastu software librea eta GNU/Linuxerako aplikazioak. Aplikazio horietako gehienak berdin ibil daitezke beste plataforma batzuetan, esaterako, Windows edo Macintosh plataformetan. Horregatik, hain zuzen, kontuan hartzeko moduko alternatibak dira kudeaketa sistema bat ezarri nahi denean.

Software librea askotan nahasten da doako softwarearekin, nahiz eta gauza biek ez duten beti zertan berdinak izan. Gerta daiteke noski software libreko aplikazio batek lizentzia kosturik ez izatea, baina gure sisteman instalatu nahi badugu seguru asko enpresa espezializatu baten laguntza beharko dugu azterketa eta ezarpen lana egiteko, eta horrek bai izango du aholkularitza kostu bat, hain zuzen ere aplikazio pribatiboak ezartzen direnean gertatzen den bezala.


[aldatu] Segurtasuneko aplikazio libreak

Erraz aurki daitezke biruskontrako pribatibo askoren doako bertsioak, baina nekezago biruskontrako libreak. Hona hemen Windowsen dabiltzan segurtasun tresna batzuk:

  • ClamWin: Biruskontrako honek Windows interfaze bat dauka ClamAV-arentzat, zeinak Unix-en lan egiten duen. Hainbat gauza eskaintzen ditu: txekeo programatuak, eguneratze automatikoak, integrazioa Internet Explorer eta Outlook-ekin, eta USB unitate batetik zuzenean erabili daitekeen bertsio eramangarri bat.
  • Winpooch: Antispywarea eta antitroiarra, Interneteko jarduna monitorizatzen du ekipoa babesteko. Instalatzean ClamWin-ekin batera jarri daiteke lanean, biekin segurtasun suite bat osatzeko eran.
  • FirewallPAPI: Firewall sinple hau erabat konfiguragarria da Windowserako. Erabiltzaileak eskuz sartzen ditu arauak, erabiliz joan ahala.

[aldatu] Ikusi baita ere

[aldatu] Kanpo estekak

Beste hizkuntzetan
Tresna pertsonalak
Nabigazioa
bideoak