Software libreko kudeaketa-aplikazioak

Wiki E-Kontsulta(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Software librean kudeaketa lanetarako aplikazio mordo bat dago, esaterako, CRM edo ERP aplikazioak. Badira baita ere dokumentuak eta proiektuak kudeatzeko aplikazioak, mahaigaineko aplikazioak, web nabigatzaileak, e.a., denak ere software libreko estandarren barruan.

Ez nahastu software librea eta GNU/Linuxerako aplikazioak. Aplikazio horietako gehienak berdin ibil daitezke beste plataforma batzuetan, esaterako, Windows edo Macintosh plataformetan. Horregatik, hain zuzen, kontuan hartzeko moduko alternatibak dira kudeaketa sistema bat ezarri nahi denean.

Software librea askotan nahasten da doako softwarearekin, nahiz eta gauza biek ez duten beti zertan berdinak izan. Gerta daiteke noski software libreko aplikazio batek lizentzia kosturik ez izatea, baina gure sisteman instalatu nahi badugu seguru asko enpresa espezializatu baten laguntza beharko dugu azterketa eta ezarpen lana egiteko, eta horrek bai izango du aholkularitza kostu bat, hain zuzen ere aplikazio pribatiboak ezartzen direnean gertatzen den bezala.


Edukiak

[aldatu] ERP software librea

Hona hemen ERP aplikazio libre batzuk:

  • Adempiere: ERP osoa. ERP funtzionalitateak, hornikuntza katearen administrazioa, CRM, TPV, web denda integratua. Compiere-ren garatzaileekiko desadostasunen ondorioz sortua.
  • Compiere : ERP osoa CRM funtzioekin. ERP baten funtzionalitate tipikoetarako moduluak ditu eta CRM modulu bat.
  • ERP5: ERP osoa. Ez dago Windowserako bertsiorik.
  • Openbravo: ERP osoa CRM funtzioekin. Openbravok web interfazea dauka eta, hortaz, Interneteko konexioa eta nabigatzaile bat dagoen edozein tokitatik iritsi daiteke bere funtzionalitatera.
  • OpenERP: ERP osoa CRM funtzioekin. Bere funtzionalitate nagusiak, besteak beste: kontuen kudeaketa, inbentarioen kudeaketa, salmentak, erosketak, atazen automatizazioa, marketin kanpainak, help desk, e.a.
  • Opentaps: ERP osoa CRM funtzioekin. ERP funtzionalitate guztiak.
  • webERP: ERP osoa. Web interfazea du, Internetera konektatutako edozein tokitatik iritsi daitekeena.

ERP5ak izan ezik, software pakete horiek guztiek Windowserako eta beste sistema eragile batzuetarako bertsioak dituzte.


[aldatu] CRM software librea

Hona hemen CRM aplikazio libre batzuk:

  • Adempiere:CRM funtzionalitatea daukan ERPa. Compiere-ren garatzaileekiko desadostasunen ondorioz sortu zen.
  • CiviCRM: CRM web, Joomla!-n oinarritua.
  • SplendidCRM: Bertsio pribatibo bat eskaintzen du Outlookekin sinkronizazioak egiteko, baina badu baita ere aukera hori ematen ez duen bertsio libre bat.
  • SugarCRM: Baditu bertsio pribatiboa eta bertsio libreak. Bestalde, hirugarren batzuek egindako plugin eta hobekuntza asko dago.
  • Vtiger: Sugar-en oinarritutako CRM oso eta eleanitz bat eskaintzen du.

CRM aplikazio hauetako gehienak on-line dira, hau da, nahikoa da Interneteko konexioa eta nabigatzaile bat izatea aplikazioak erabiltzeko. Gainerakoek plataforma ez-libreetarako bertsioak dituztenez, Windowsen erabil daitezke.


[aldatu] Beste kudeaketa-aplikazio libre batzuk

Kudeaketa lanetarako beste aplikazio batzuk:

  • Alfresco: Dokumentuen edukiak, sarea eta irudiak kudeatzeko eta edukiak lankidetzan garatzeko aplikazioa.
  • Drupal: Web edukien kudeatzailea.
  • Magento: Merkataritza elektronikoa kudeatzeko aplikazioa, era guztietako estatistika, txosten, fakturazio, katalogo eta on-line denden gainerako funtzionalitate guztiekin.
  • osCommerce: Merkataritza elektronikoaren kudeaketa, on-lineko denda, bere funtzionalitate guztiekin. Hainbat hizkuntzatan dago.

Horiek guztiak adibide batzuk baino ez dira ordea, kudeaketako aplikazio libreak ezin konta ahala direlako eta kudeaketaren arlo asko hartzen dituztelako.


[aldatu] Ikusi baita ere

[aldatu] Kanpo estekak

Beste hizkuntzetan
Tresna pertsonalak
Nabigazioa
bideoak