Software libreko komunikazio-aplikazioak

Wiki E-Kontsulta(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Software librean komunikazio-aplikazio mordo bat dago, esaterako VoIP aplikazioak, wikiak kudeatzeko aplikazioak, edukien kudeatzaileak edo posta bezeroak.

Ez nahastu software librea eta GNU/Linuxerako aplikazioak. Aplikazio horietako gehienak berdin ibil daitezke beste plataforma batzuetan, esaterako, Windows edo Macintosh plataformetan. Horregatik, hain zuzen, kontuan hartzeko moduko alternatibak dira kudeaketa sistema bat ezarri nahi denean.

Software librea askotan nahasten da doako softwarearekin, nahiz eta gauza biek ez duten beti zertan berdinak izan. Gerta daiteke noski software libreko aplikazio batek lizentzia kosturik ez izatea, baina gure sisteman instalatu nahi badugu seguru asko enpresa espezializatu baten laguntza beharko dugu azterketa eta ezarpen lana egiteko, eta horrek bai izango du aholkularitza kostu bat, hain zuzen ere aplikazio pribatiboak ezartzen direnean gertatzen den bezala.


Edukiak

[aldatu] Komunikazio-aplikazio libreak

Software librean hainbat komunikazio-aplikazio daude. Jarraian aipatuko diren aplikazio guztiak Windows plataformetan erabili daitezke.

[aldatu] Komunikaziorako VoIP aplikazio libreak

VoIP aplikazio libre mordo bat dago baina gehienak GNU/Linux inguruneetan baino ez dabiltza; beste batzuk, aldiz, plataforma askotan dabiltza:

  • Asterisk: telefono deien banagunearen aplikazio librea. Konexio telefoniko digitala eta analogikoa ahalbidetzen du. Aplikazio pribatiboen ezaugarri asko ditu, esaterako, ahots-postontzia, konferentzia, deien banaketa, mezuak audioan bidaltzeko aukera ematen duen posta elektronikoa... Bestalde, scripting hizkuntza bat erabiliz posible da egokitzapenak egitea, eta beste konpainia askok modulu osagarriak egiten dituzte Asterisk-entzat.
  • WengoPhone: posible egiten du ip telefonoetako beste erabiltzaile batzuei deitzea eta baita ere telefono konbentzionalen erabiltzaileei. VoIP zerbitzuetako edozein zerbitzu-hornitzailerekin erabil daiteke, eta horretan bereizten da hain zuzen hornitzailea aukeratzen uzten ez duten beste aplikazio batzuetatik.


[aldatu] Wikiak sortzeko aplikazio libreak

Bai konpainia barruan eta bai kanpora begira komunikazioa ahalbidetzeko lankidetza-tresna batzuk dira Wikiak. Honelako aplikazio mordo bat dago, baina jarraian osotuenak baino ez ditugu aipatuko:

  • DokuWiki: Lan-taldeetara eta enpresa txikietara zuzendutako Wikiak kudeatzeko softwarea. Beste aplikazio batzuek ez bezala, honek ez du behar datu-baserik.
  • MediaWiki: Bai Wikipedia eta bai wiki hau berau egiteko erabiltzen den wiki-kudeatzailea.
  • MoinMoin: MediaWikiaren antzeko wiki-kudeatzailea, baina korporazio mundura bideratuta dago batik bat. Bertsio arinago bat dauka, lan egiteko baliabide gutxi eskatzen dituena.


[aldatu] Posta elektronikoko bezero libreak

Ohiko posta bezeroez gain, posta libreko aplikazio osoak aurki daitezke:

  • Evolution: Informazio pertsonala kudeatzeko aplikazio oso honek baditu posta bezeroa, egutegia, agenda eta atazen zerrenda.

Bai bi programa horiek eta bai eskura dauden beste hainbatek ere spamaren aurkako babesa eta hedapenak eransteko aukera eskaintzen dute, eta POP eta IMAP estandarrak soportatzen dituzte.


[aldatu] Edukiak kudeatzeko aplikazio libreak

Ingurune antolatu batean edukiak sortu, aldatu, kudeatu eta argitaratzeko erabiltzen dira edukiak kudeatzeko sistemak. Kudeatutako eduki horiek berdin izan daitezke irudiak, audioa, dokumentu elektronikoak zein web edukiak. Software librean sail honetako aplikazioak dira ugarienetakoak. Hona hemen adibide batzuk:

  • Joomla!:Edukiak kudeatzeko aplikazio librea, funtzionalitate asko dituena webak eta intranetak diseinatu eta argitaratzeko. Modularra da, eta nola erabiltzaile multzo handi bat ari zaion hedapenak garatzen, ia edozein web eduki motarentzako pluginak aurki daitezke. Bere bertsio sinpleenak zenbait osagai ditu webak sortzeko, edukiak eta albisteak gehitzeko, edukiak sindikatzeko, erabiltzaileak kudeatzeko, baditu irudi galeriak, azken ordua, galdera ohikoenak, nazioartekotzea, e.a., dena ere erabiltzaileari ezagutza tekniko handirik eskatu gabe.
  • Mambo: Eduki-kudeatzaile honetatik sortu zen Joomla! eta, hortaz, programa biotako funtzionalitate asko berdinak dira.
  • WebGUI: Eduki-kudeatzaile honekin webguneetarako funtzionalitate asko sor daitezke jakintza tekniko handirik izan gabe. Aplikazioak ditu berri-taldeetarako, blogetarako, inkestetarako, albisteetarako, irudi galerietarako, bilaketa-tresnetarako, e.a.


[aldatu] Ikusi baita ere


[aldatu] Kanpo estekak

Beste hizkuntzetan
Tresna pertsonalak
Nabigazioa
bideoak