Software libreko aplikazio ofimatikoak

Wiki E-Kontsulta(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Software librean ofimatikako aplikazio asko dago: testu-tratamenduko programak, kalkulu-orriak, aurkezpenetarako aplikazioak edo PDFko irakurle-editoreak.

Ez nahastu software librea eta GNU/Linuxerako aplikazioak. Aplikazio horietako gehienak berdin ibil daitezke beste plataforma batzuetan, esaterako, Windows edo Macintosh plataformetan. Horregatik, hain zuzen, kontuan hartzeko moduko alternatibak dira kudeaketa sistema bat ezarri nahi denean.

Software librea askotan nahasten da doako softwarearekin, nahiz eta gauza biek ez duten beti zertan berdinak izan. Gerta daiteke noski software libreko aplikazio batek lizentzia kosturik ez izatea, baina gure sisteman instalatu nahi badugu seguru asko enpresa espezializatu baten laguntza beharko dugu azterketa eta ezarpen lana egiteko, eta horrek bai izango du aholkularitza kostu bat, hain zuzen ere aplikazio pribatiboak ezartzen direnean gertatzen den bezala.

Jarraian datozen aplikazio guztiak Windows ingurunean dabiltza.


Edukiak

[aldatu] Testu-tratamenduko programa libreak

Testu-tratamenduko lanak egiteko hainbat programa libre erabil ditzakegu ohiko konponbide pribatuen alternatiba gisa:

  • AbiWord:Funtzio estandarrak dituen trestu-tratamenduko programa. Microsoft Word-aren antzeko interfazea du, Word-ekin lan egitera ohituta daudenak errazago igaro daitezen programa honetara.
  • LyX: LaTeX sisteman oinarritutako testu-tratamenduko programa. Egokia testu-tratamenduko lan profesionaletarako. Dokumentuak sortzeko aski da edukia eta egitura hornitzea, tipografiaz LaTeX motorea arduratzen baita. Diseinuaz prozesadorea arduratzen da arau tipografiko estandarrei jarraituz eta koskak, gidoiak, tarteak eta abar eginez. Horrezaz gain, funtzionalitate espezifikoak ditu matematika eta zientzietako testuetarako.
  • OpenOffice Writer: OpenOffice suiteko testu-tratamenduko programa, beste prozesadore batzuen funtzio ohikoak dituena. Bestalde, aukera ematen du PDFra esportatzeko eta testu prediktiboak egiteko, eta bateragarria da beste prozesadore batzuetako formatuekin. Sortzen dituen dokumentuak ODF motakoak dira defektuz (ODF formatua testu dokumentuetako formatu estandar bat da).


[aldatu] Kalkulu-orri libreak

Kalkulu-orrien programa libreak ere ugari dira:

  • OpenOffice Calc: OpenOffice suiteko kalkulu-orria, beste kalkulu-orri batzuek dituzten ohiko funtzioak eskaintzen dituena. Aukera ematen du, gainera, zenbaki imaginarioak sartzeko, funtzio estatistiko asko ditu eta bateragarria da beste kalkulu-orri batzuetako formatuekin. Sortzen dituen dokumentuak ODF motakoak dira defektuz (ODF formatua dokumentu libreetako estandar bat da).
  • Simple Spreadsheet: ohiko funtzionalitateak dituen on-lineko kalkulu-orria. Badu berezitasun bat, ordea: makroak Javan idatzi ditzake.
  • WikiCalc: webeko kalkulu-orria, Windows plataformetan ere ezarri daitekeena. Kalkulu-orri normal baten ohiko funtzionalitateak ditu, gehi beste batzuk on-linekoa delako, esaterako, orriko taulak web orrietan txertatzeko aukera, web orriek datu dinamikoak izateko eran, e.a.


[aldatu] Aurkezpenetarako aplikazio libreak

Aurkezpenetarako aplikazioen artean ez daude asko libreak eta Windowsekin bateragarriak direnak. Halere, OpenOfficek konponbide on bat eskaintzen du.

  • OpenOffice Impress: Aurkezpenetarako edozein aplikaziok izan ohi dituen funtzionalitateez gain, programa honek pdf edo flashera esportatu ditzake aurkezpenak, askoz ere moldakorragoak bihurtuz. Horrezaz gain, bateragarria da Windowsekin eta Microsoft Powerpoint 97-2003 formatuekin.


[aldatu] PDF aplikazioak

PDF formatua gero eta gehiago erabiltzen da, aukera ematen baitu estandarrak jarraitzen dituzten dokumentu multiplataformak sortzeko, ageri duten itxura berarekin inprimatzen direnak eta digitalki sina daitezkeenak, beste abantaila askoren artean. Formatu libre eta estandarra denez, ofimatikako aplikazio libre askok aukera ematen dute PDFak sortzeko.

  • OpenOffice: OpenOfficeren aplikazioek ia era guztietako dokumentuak esporta ditzakete PDFra.
  • PDFCreator: Aplikazio xume honek posible egiten du PDFCreator-a inprimagailu bezala aukeratzea, halako gisaz non inprimatzeko gauza den ia edozein aplikaziok PDF bihurtu ahal izango baititu inprimatzen dituen dokumentuak.
  • Scribus: Maketazio, diseinu eta ediziorako programa librea. Sortzen dituen dokumentuak PDFn eta beste zenbait formatutan atera ditzake. Erabiltzaile aurreratuentzat.


[aldatu] Suite ofimatiko osoak

Sistema pribatiboetan ofimatikako funtzionalitate guztiak dauzkaten suite osoak dauden bezala, berdin aurki daitezke software librean ere. Arestian ikusi bezala, OpenOffice da horietako aipagarriena, multiplataforma delako eta aplikazio ofimatikoen espektro osoa betetzen duelako.

[aldatu] Ikusi baita ere


[aldatu] Kanpo estekak

Beste hizkuntzetan
Tresna pertsonalak
Nabigazioa
bideoak