QR

Wiki E-Kontsulta(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu
eKontsultaren webgunea QR Kodea
eKontsultaren webgunea QR Kodea

QR kode bat (Quick Response Barcode) puntu-matrize bat da, informazio kodifikatua jasotzen duena. Horrela, bi dimentsioko barra-kode baten antzera funtzionatzen du. Horrek nabarmen areagotzen du jaso dezakeen informazio-kopurua ohiko barra-kode batekin alderatuta.

Irudi:Qr_vs_barras_eu.gif‎

QR kode batek aukera ematen du 7.089 zenbaki-karaktere edo 4.296 karaktere alfanumeriko biltegiratzeko. Hori horrela, mota horretako kode bat gai da webgune baten helbidea, testu bat, harremanetarako datuak edo beste mota bateko datuak jasotzeko. Era berean, horrelako kodeek akatsak zuzentzeko ahalmena dute, eta horrek minimizatu egiten ditu horiek irakurtzerakoan sor daitezkeen arazoak. Erabiliko dugun QR kodearen motaren arabera, zuzenketa-ahalmen hori % 7 eta % 30 artekoa izango da puntuak irakurtzean sortzen diren akatsei dagokienez.

Edukiak

[aldatu] Zabaltzea

Mota horretako kodeak 1994an merkaturatu baziren ere, kudeaketa logistikora zuzenduta, gaur egun zabaldu dira, enpresek zein erabiltzaileek erabiltzen baitituzte.

Smartphoneei esker gertatu da, neurri handi batean, zabalkunde hori, aplikazio erraz baten bidez mota horretako etiketak irakurtzeko gailu bihurtzen baitira.

[aldatu] QR kodeen erabilpenak

Mota horretako kodeak erabiltzen dira gaur egun enpresen kudeaketa logistikorako zein marketin-ekintzetarako. Logistikari dagokionez, honako erabilpen hauek azpimarra ditzakegu:

  • Salgaiak identifikatzea. Biltegiratutako salgaiak azkar eta erraz identifikatzeko aukera ematen du.
  • Bidalketak kontrolatzea. Enpresak zer artikulu bidali dituen kontrola dezakegu, eta, beraz, biltegiratutako stockean zer artikuluri baja eman diezaiekegun, eta zer faktura dezakegun eta abar jakin.

Marketinari dagokionez, honako erabilpen hauek azpimarra ditzakegu:

  • Kupoiak. Kontsumitzaileei beherapen-sustapenak/kupoiak emateko modu egokia dira, eta salgaietan, apaletan, saltokietan, horma-irudietan eta abarretan jar daitezke.
  • Kontsumitzailearentzako aholkularitza eta informazioa. Salgaien alboan jar daitezke informazio gehigarria emateko.
  • Lehiaketak. Lehiaketa batean sar ditzakegu kontsumitzaileak, edo sari-banaketa batean izen emateko web-orrialde batera zuzen ditzakegu.
  • Jokoak/denbora-pasa. Kontsumitzaileak entreteni ditzakegu marka-jokoekin, musika eta bideoak behera kargatuz, etab.
  • Bisita-txartelak. Enpresaren harremanetarako datuetara eta katalogoetara sar gaitezke klik huts batekin.
  • Kontsumitzaileak eta horien espazio sozialak lotzea. Kontsumitzaileak zuzenean konektatu ahal izango dira Facebookeko, Twitterreko, YouTubeko eta beste zerbitzu sozial batzuetako jardueretara.

[aldatu] QR kodeak irakurtzea

Gaur egun, QR kode bat irakurtzeko modu errazena da Smartphone bat erabiltzea; aplikazio espezifiko ugari daude eginkizun horretarako, eta, gainera, doakoak dira gehienak. Behin eginkizun horretarako aplikazio espezifikoa instalatuta dagoenean, nahikoa da QR kode bati argazki bat ateratzea aplikazio horrekin, eta horren edukia ikusi ahal izango dugu pantailan bertan, edo dagokion webgunera zuzenduko gaitu.

[aldatu] QR kodeak sortzea

Doako zenbait aplikazio aurki ditzakegu Interneten QR kodeak sortzeko, hala nola honako on-line aplikazio hauek:

Beste hizkuntzetan
Nabigazioa
bideoak