NFC

Wiki E-Kontsulta(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

NFC (Near Field Communication) irismen laburreko haririk gabeko teknologia da, RFID etiketetan erabiltzen denetik sortua. Gailuen artean (batez ere telefono eta gailu mugikorrak) datuak trukatzeko aukera ematen du, modu errazean eta kontakturik gabe.

Haririk gabeko beste komunikazio-metodo batzuk, hala nola WIFI edo Bluetooth, datu-kopuru handiak trukatzeko prestatuta daude, baina NFC, berriz, ez (igorpen-abiadura oso txikia dauka). Hala eta guztiz ere, transmisio hori berehala gauzatzen da, eta ez dago beste teknologia batzuetan jarraitu beharreko prozesu aspergarririk jarraitu beharrik (sarrera-puntua hastea, gailuak parekatzea, etab.).

Beste abantaila bat da erabilera guztiz gardena dela erabiltzaileentzat, eta une berean informazioa igortzeko eta jasotzeko gai direla NFC teknologiadun gailuak.

Ezaugarri horiei esker, teknologia hori aproposa da gailuak eta pertsonak identifikatzeko eta baliozkotzeko.

Konexioa ezartzeko erraztasuna badu ere, NFC teknologiak oso irismen laburra dauka. 20 cm-ra arte jardun dezake gehienez, baina, normalean, teknologia hori duten gailuek 4 bat cm-ra lan egiten dute.

[aldatu] NFC teknologiaren erabilpenak

Haririk gabe datuak trukatu behar diren egoeretarako pentsatuta dago NFC teknologia. Horren ezaugarriak direla eta, honako hauek dira horren erabilpen nagusiak:

  • Telefono mugikorraren bidez ordaintzea: erabilpen garrantzitsuena da. Ordainketa txikiak egin daitezke, hala nola garraio publikoa ordaintzea, modu azkarrean eta errazean. Ordainketa horiek erabiltzailearen banku-kontura kargatuko dira.
  • Identifikatzea: erabiltzaile bat identifikatzeko, nahikoa da horren telefono mugikorra edo NFC txipa duen txartela irakurketa-gailu batera hurbiltzea.
  • Datuak biltzea/trukatzea: produktu edo ekitaldi bati buruzko informazio jasotzea etab. Adibidez, horma-irudi, produktu edo etiketa bat ukitzea horren telefonoa edo informazio gehigarria jasotzeko Interneten.

Irudi:Nfc_eu.png


[aldatu] NFC gailuen zabalkuntza

Azken belaunaldiko mugikorrei esker ari da zabaltzen, batez ere, teknologia hori. Gero eta gailu gehiago daude merkatuan, eta ekoizle nagusiek (Blackberry, Google, Samsung, Nokia...) dagoeneko iragarri dute datozen urteetan NFC teknologia jarriko dutela beren terminal berrietan.

Horrela, Yankee Group ikerketa-enpresak estimatzen du 2014an 151 milioi telefono egongo direla NFC gaituta izango dutenak; 2010ean 834.000 zeuden.

Beste hizkuntzetan
Nabigazioa
bideoak