Mikroblogging
Wiki E-Kontsulta(e)tik
Mikroblogging-a mezu laburrak argitaratzeko zerbitzua da (gehienez ere 140 karaktere); mezuak erabiltzailearen profilaren orrian jasota gelditzen dira. Era berean, mezu horiek erabiltzaile harpidedunei bidaltzen zaizkie (erabiltzaile zehatz baten “followers” delakoei).
Plataforma horiek mezuen hainbat pribazitate-maila ezartzeko aukera ematen dute: publiko egin daitezke(lehenetsitako aukera), erabiltzailearen “followers”ek soilik ikusi ditzakete edota erabiltzaile jakin bati mezu pribatu bat bidal dakioke, mezularitza-aplikazio bat balitz bezala.
Mikroblogging zerbitzuen ezaugarri nagusia sinpletasuna da; izan ere, argitaratu daitezkeen mezuak 140 karakteretara mugatzen dira. Bestalde, elkarri irakurtzen dioten erabiltzaile-sare bat sortzeko aukera ematen du eta, beraz, taldeko kide izatearen kontzeptua indartzen du.
Mikroblogging delakoaren plataformarik ezagunena Twitter da, eta mundu osoan 45 milioi erabiltzaile inguru ditu. Beste plataforma batzuk Jaiku, Tumblr edo Yammer (enpresentzako berariazko mikroblogging plataforma) dira.
Edukiak |
[aldatu] Erabilerak enpresan
Sistema hau erabiltzeko garaian enpresak duen erronka nagusia, 2.0 Web-aren gainerako zerbitzuetan bezala, komunikazio-eskema zaharra alde batera uztea da, hor erabiltzaileak enpresak ematen duen informazioa entzutera mugatzen baitira. Mikroblogging-ak enpresaren eta erabiltzaileen artean zuzeneko elkarrizketa sortzea ahalbidetzen du, eta enpresak bere balizko bezeroenganaino hurbiltzeko aprobetxatu behar du, haiei entzunez.
Ondoren, enpresek zerbitzu horretaz orain egiten dituzten erabilera nagusiak deskribatuko ditugu:
[aldatu] Kanpo-komunikazioa
Mikroblogging-aren enpresa-erabilera nagusia enpresako albisteak, produktu eta zerbitzuei dagozkien iragarkiak, gertakariak, Web-aren eguneratzeak, etab. bidaltzea da.
Kasu honetan, mezuak oso kontuz egokitu behar dira bitarteko honetara, beharrezko informazioa onartutako 140 karakteretan eman ahal izan dadin eta jasotzaileek errefusatzen duten propaganda-itxura izan ez dezan.
Era berean, enpresak denbora errealean jaso dezake erabiltzaileek beren produktu eta zerbitzuez pentsatzen dutena.
[aldatu] Bezeroarentzako arreta
Horrelako tresnak erabiltzea ere zabalduta dago, bezeroekin edo bezero potentzialekin zuzeneko komunikazioa izateko. Horrela, enpresaren produktu edo zerbitzuei buruzko galderei erantzun dakieke, iradokizunak edo aholkuak jaso daitezke, etab.
[aldatu] Sustapenak
Oraingo beste joera bat bide hau produktu jakin batzuen sustapenak edo deskontuak plazaratzeko erabiltzea da.
Erabiltzaile askok tresna hau eskuratu nahi dituzten produktu edo zerbitzuei buruzko gomendioak eskatzeko erabili ohi dutenez, estrategia ona da elkarrizketa horietan presentzia edukitzea eta hainbat berariazko sustapen aurkeztea.
[aldatu] Giza baliabideak
Hain zabalduta ez dagoen beste aukera bat pertsonala kontratatzeko erabiltzea da (lan-eskaintzak aurkezteko, lanpostu baten eskatzaileentzat aholkuak idazteko, etab).
[aldatu] Barne-komunikazioa
Erakunde bateko kide guztiek bertan gertatzen denaren berri izateko aukera ematen du tresna honek.
[aldatu] Helbide-laburtzaileak
Mikroblogging zerbitzuetara bidalitako mezuetan estekak atxiki daitezke; hortaz, nahiz eta mezua 140 karakteretara mugatuta egon, jasotako informazioa zabaltzeko aukera dute erabiltzaile interesatuek, informazio gehiago dakarren web-orri batera, irudi batera, bideo batera, etab. sartuta.
Hala ere, web-orri jakin baterako (adibidez, produktu jakin baten informazioa dakarrena) esteka atxikitzeak mezua idazteko erabil daitezkeen karaktereetako asko kontsumi ditzake.
Horregatik, Interneteko zenbait zerbitzu zabaldu dira, web-helbide horien laburtzailetzat erabil daitezen. Zerbitzuak web-helbide labur bat lotzea du oinarri; hura erabiltzen denean, bidali nahi den jatorrizko helbidera eramaten du erabiltzailea. Zerbitzu-mota horien artean, hauek ditugu:


