Green IT
Wiki E-Kontsulta(e)tik
Green IT edo teknologia berdea, baliabide informatikoen erabilera efiziente eta ekologikoari dagokion kontzeptua da; haren helburua da ingurumen-inpaktua ahalik eta txikiena izatea , eta bideragarritasun ekonomikoa, berriz, ahalik eta handiena. Ekinbide horren abiapuntua hauxe da: urtero munduan CO2-aren % 2,9 isurtzen da IKTen ondorioz.
Ideia horrek, beraz, kostuak aurreztearen nozioa eta enpresen erantzukizun sozialarena bateratzen ditu.
- Kostuak aurreztea Green IT mugimenduarekin bat egiteko funtsezko arrazoietako bat da. Izan ere, datu-prozesaketaren zentro baten energia-kostua haren guztizko kostuen % 13 da. Eta, hurrengo urteetan, faktura elektrikoaren kostua ustiapenaren kostuaren erdia izango dela aurreikusi da.
- Gero eta gehiago dira erantzukizun sozial korporatiboaren politikak abiarazten dituzten enpresak, nahiz eta politika horien eremua askoz zabalagoa izan.
Kontzeptu horren zutabe nagusietako bat energia-kontsumoa murriztea bada ere, ikuspegi hori ITekin zerikusia duten produktuen bizitza-zikloaren fase guztietan aplika daiteke: haien garapenean, produkzioan, erabileran eta ezabaketan.
Espainiako enpresen lehentasun nagusia da baliabide teknologikoak birziklatzea eta erabilera arduratsuagoa egitea. Bigarren helburu nagusia, ITen energia-kontsumoa murriztea da, eta ondoren, datu-zentroen hozte- eta argi-gastuak murriztea.
Edukiak |
[aldatu] Energia-kontsumoa murriztea
Kontzeptu honen baitan, informazio-sistemen energia-kontsumoa murrizten laguntzen duten hainbat teknologia sartzen dugu, hala nola:
- Hodei-konputazioa
- Birtualizazioa
- Datu efizienteen prozesaketa-zentroak
- PCen energia-kudeaketa
- Bideokonferentzia eta telepresentzia
- Paperik gabeko bulegoa
- Telelana
[aldatu] Lortu nahi diren beste onura batzuk
Green ITk beste alderdi batzuk ere hartzen ditu, hala nola produktu teknologikoen fabrikazioan erabiltzen diren osagai kaltegarriak murriztea eta horiek biodegradatu edo birziklatzeko gaitasuna, makina zaharkituak bilduz edo berrerabiliz eta enpresetan birziklatze-politikak sustatuz.
[aldatu] Birtualizazioa
Ingurumena Babesteko Estatu Batuetako Agentziak (APE) kalkulatu duenez, datu-prozesaketaren zentroen baliabide eskuragarrien % 5etik % 15era bitartean baino ez daude erabat okupatuta.
Birtualizazioak baliabide horien erabilera maximizatzeko aukera ematen du, hainbat aplikaziok ekipo fisiko berberak partekatzea ahalbidetzen duenez. Horrela, behar den espazio fisikoa eta osagai-kopurua murrizten dira. Ondorioz, klimatizaziorako sistema osoaren funtzionamendurako tenperatura eta energia behar adina murrizten dira.


