Eztabaida:Sinadura elektronikoa
Wiki E-Kontsulta(e)tik
[aldatu] SINADURA ELEKTRONIKOA EUSKADIN - IZENPE
Zer da izenpe?
Izenpe S.A, Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa, 2002an eratutako sozietate anonimoa da, Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek sustatukoa. Erakunde horien sozietate informatikoen bidez eratu zen (CCASA, EJIE, IZFE eta LANTIK). Ziurtapen-zerbitzuen eskaintzailea da sinadura elektronikoaren inguruko zerbitzuak ematen dituen erakundea. Honela defini genezake sinadura elektronikoa: ohiko idatzizko sinadura "ordezkatzea" ahalbidetzen duten prozesura tekniko eta juridikoen multzoa, betiere telematikoki egin ahal izateko lehen bertaratuz egin behar izaten ziren tramiteak.
Ezagutu hobeto Izenpe bideo honen bidez: [2]
Sinadura elektronikoa.
Honakoak dira zerbitzu digitalen esparruan sinadura elektronikoak dakartzan onura nagusiak: on-lineko sarbidea errazten du; erabiltzaileei aukera ematen die kredentzialak berrerabiltzeko eta behin eta berriz kautotzeko premiarik gabe aplikazio eta zerbitzu digitaletan barrena ibiltzeko; zerbitzu digitala azkarragoa da, kautotzeko prozesuen azkartasunari eta single sign-on izenekoari esker; oro har, segurtasun-maila estandarren arabera, segurtasuna handiagoa da, erabiltzaileen kredentzialak egiaztatzen direnez; konfiantza. Ziurtagiri digitalak erabiltzearen bidez honakoak lortuko ditugu: osotasuna, kautotasuna, ukorik ez egitea, konfidentzialtasuna, informazio konfidentziala erabiltzeko segurtasun handiagoa. E-administrazioaren inguruko zerbitzuetan informazio sentsiblea erabili behar izaten da. Hortaz, segurtasuna da kautotze eta ziurtapen digitalaren ezaugarri nagusia. Horrexegatik egin dute horren aldeko hautua, zeregin horietarako, Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek. Ezinbesteko baldintza da on-line zerbitzuak zabaltzeko. Izenperen zerbitzuei esker hori egin ahal izango da, honakoa bermatzen duelako, hain zuzen ere: Kautotasuna: igorleak eta hartzaileak elkar ezagutzen dute, eta horri esker herritarrek eta administrazioak elkarri ziurtatzen diote beren nortasuna. 59/2003 Legea, abenduaren 19koa, Sinadura Elektronikoari buruzkoa Sinadura elektronikoaren baitan honako hiru motak definitzen ditu. Sinadura elektronikoa: forma elektronikoko datuen multzoa, beste datu batzuekin batera edo horiekin elkartuta emandakoa, sinatzailea identifikatzeko bitarteko gisa erabil daitekeena. Sinadura elektroniko aurreratua: Sinatzailea identifikatzea ahalbidetzen duen sinadura elektronikoa da, baina horrezaz gain, sinatutako datuen ondorengo edozein aldaketa hautemateko aukera ematen du. Izan ere, sinatzaileari eta aipatutako datuei bakarrik dago lotuta, eta sinatzaileak bere kontrolpean izan ditzakeen bitartekoen bidez sortutakoa da. Aitortutako sinadura elektronikoa: Aitortutako ziurtagiri batean oinarritutako sinadura elektroniko aurreratua da aitortutako sinadura elektronikoa. Sinadura sortzeko gailu seguru baten bidez gauzatzen da. Aitortutako sinadura elektronikoa = eskuzko sinadura. Aitortutako ziurtagiriaren ezaugarriak ezartzen ditu: nortasuna eta gainerakoak egiaztatzea. Ziurtapen-zerbitzuen fidagarritasuna eta bermea. Gutxieneko edukiak honako ziurtagiria izan behar du: ETSI TS 101862 RFC3039
GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO: 902 542 542 info@izenpe.net



