Dokumentuak kudeatzeko software libreko aplikazioak

Wiki E-Kontsulta(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Software librean aplikazio asko daude dokumentuak kudeatzeko.

Ez nahastu software librea eta GNU/Linuxerako aplikazioak. Aplikazio horietako gehienak berdin ibil daitezke beste plataforma batzuetan, esaterako, Windows edo Macintosh plataformetan. Horregatik, hain zuzen, kontuan hartzeko moduko alternatibak dira kudeaketa sistema bat ezarri nahi denean.

Software librea askotan nahasten da doako softwarearekin, nahiz eta gauza biek ez duten beti zertan berdinak izan. Gerta daiteke noski software libreko aplikazio batek lizentzia kosturik ez izatea, baina gure sisteman instalatu nahi badugu seguru asko enpresa espezializatu baten laguntza beharko dugu azterketa eta ezarpen lana egiteko, eta horrek bai izango du aholkularitza kostu bat, hain zuzen ere aplikazio pribatiboak ezartzen direnean gertatzen den bezala.


[aldatu] Dokumentuak kudeatzeko aplikazio libreak

  • Alfresco: Dokumentuak kudeatzeko aplikazio hau edukiak kudeatzeko suite baten zatia da. Suite horrek baditu baita ere irudiak eta web edukiak kudeatzeko aplikazioak.
  • OpenKM: Dokumentuen on-lineko kudeaketa. Kudeaketa guztia sarean egiten du. Aukera ematen du probako erabiltzaileekin saioak egiteko.
  • Nuxeo:Edukien kudeatzaile osoa, dokumentuen kudeaketa arloko funtzionalitate osagarriak dituena.
  • jLibrary: Dokumentuak on-line kudeatzeko aplikazioa. Badauka probako bertsioa.

Software pakete horiek guztiek Windowserako eta beste sistema pribatibo batzuetarako bertsioak dituzte.


[aldatu] Ikusi baita ere

[aldatu] Kanpo estekak

Beste hizkuntzetan
Tresna pertsonalak
Nabigazioa
bideoak