Cloud computing
Wiki E-Kontsulta(e)tik
Cloud Computing-a Web aplikazioen arkitektura kontzeptu berri bat da, eta aplikazioen exekuzioak eta enpresaren beraren azpiegiturako datuen biltegiratzeak daukan pisua baztertu nahi ditu “lainoa” erabiltzen hasteko.
“Laino” hau plataformez osatua dago, zeintzuek azpiegitura teknologikoa saltzen baitiete beste enpresa batzuei zerbitzu bezala. Honela bada, lehenengoek kanpora atera ditzakete euren konputazio eta biltegiratze premiak, etorkizunean enpresen data center bat sortzeko.
Gainera, plataforma hauek ez dute “giharra” soilik eskaintzen (hots, biltegiratzea eta konputazioa), baita ere eremu bereko beste zerbitzu batzuetarako API bidezko sarbidea: identifikazioa, ordainketak, etab.
Could Computing-aren ezaugarri nagusietako bat da ez daukazula atzean dagoen azpiegitura ezagutu beharrik: “laino” honetan aplikazioak eta zerbitzuak erraz hazten dira (eskalatuz), azkar funtzionatzen dute eta akats gutxi egiten dituzte, hauen funtzionamendua ezagutu beharrik gabe.
Zerbitzu mota hau kontsumo metrika baten bitartez ordaintzen da eta ez erabilitako ekipo kopuruaren arabera: honela, enpresak ekipoen erabilpena soilik ordaintzen du, eta ez azpiegitura osoa, zeina une zehatz batzuetan baizik ez baitu erabiltzen errendimendu osoan.
Edukiak |
[aldatu] Ezaugarri nagusiak
- Konputazio azpiegiturak zerbitzu bezala erabiltzen ditu, kontsumitutako baliabideekiko proportzionala den kostua ordainduz (elektrizitatea esaterako), eta beraz, hasieran ez dago inbertsio handirik egin beharrik azpiegitura hau enpresako instalakuntzetan muntatzeko.
- Eskalagarria: ataza jakin bat egiteko esleitutako baliabideak egokitu egiten dira beronen beharrizanetara. Aplikazioaren bilakaerak baliabide gehiago behar baditu, ataza horri esleitu dakizkioke oso erraz.
- Zerbitzu Mailako Akordioetan (ZMA) bildua: akordio honetan hainbat politika biltzen dira, esaterako, zein errendimendu denbora aurreikusi den, erabilerak gora egiten badu instantzia gehiago sortu behar diren ala ez, etab.
- Birtualizatua: aplikazioak exekutatzen diren hardwarearekiko independenteak dira, esaterako, makina bakarrean aplikazio ugari erabili daitezke batera, edo aplikazio berbera makina ugaritan ere bai, une bakoitzeko beharren arabera.
- Helburu anitzak: Sistemaren eraketari esker, bezeroek azpiegitura partekatu dezakete inongo ardurarik gabe eta euren segurtasuna edo pribatutasuna arriskuan jarri gabe.
- Akatsen bat gertatuz gero, aplikazioaren azken backup-a kopia primario bilakatzen da automatikoki eta backup berri bat sortzen da.
[aldatu] Cloud Computing-aren abantailak eta desabantailak
Clound Computing-aren abantaila hauek aipatuko ditugu:
- Informaziora eta zerbitzuetara edozein tokitatik sartzeko aukera.
- Eskalagarritasun erraza.
- Kostuen murrizketa: prozesatzeko eta biltegiratzeko gaitasuna, toki zehatz batean makinarik instalatu gabe eta hauen kudeaketaz zein mantenimenduaz arduratu beharrik gabe.
Desabantailen artean hauek aipa ditzakegu:
- Informazio guztia hirugarren enpresen esku uztea.
- On-line zerbitzuekiko menpekotasuna.
[aldatu] Proposamen nagusiak
Gaur egun, hauek dira Cloud Computing-aren munduan egin diren proposamen nagusiak:
- Amazon EC2. Gaur egun egindako guztien artean proposamenik helduena da, eta Interneteko zerbitzu askok erabiltzen dute euren azpiegiturentzako oinarri bezala.
- Google Apps Engine. Google-k esparru honetan eginiko proposamena.
- Microsoft Azure. Microsoft-ek zerbitzu hauetarako eginiko bertsioa.
- Sun Cloud. Sun Microsystems enpresak zerbitzu bezala eginiko azpiegitura eskaintza, zeina duela gutxi erosi baitu Oracle enpresak.
[aldatu] Bideoak
Jarraian ikus daitezkeen bideoetan Cloud Computing kontzeptuaren azalpen errazak eskaintzen dira, batez ere enpresa bati ekar dakizkiokeen onurak aipatzen direlarik.



