Business Intelligence

Wiki E-Kontsulta(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu


Business Intelligence tresnen xedea da datuak informazio bihurtzea, eta, era berean, informazioa jakintza bihurtzea, enpresaren jokabidea hobeki ulertzeko, eta, ondorioz, erabakiak hartu ahal izateko.

Teknologia horiei esker, pertsonek azkarrago uler ditzakete datuak, eta erabaki hobeak eta azkarragoak har ditzakete; horrela, gainera, negozio-xedeak lortzeko pauso egokiagoak eman ahal izango dituzte.

Zehazki, honela defini dezakegu Business Intelligence: metodologien, aplikazioen eta teknologien multzoa da, salerosketa-sistemetako eta egituratu gabeko informazioko (enpresaren barne- eta kanpo-informazioa) datuak biltzeko eta garbitzeko eta egituratutako informazio bihurtzeko aukera ematen duena. Informazio egituratu hori zuzenean ustiatu edo aztertu daiteke, eta jakintza bihurtu, beraz, negozioaren gainean erabakiak hartzeko oso lagungarria da.

Business Intelligence tresnek modu bisualean aurkezten dituzte adierazleak. Horrela, adibidez, ikus dezakegu asteko egun jakin batean produktu jakin batek eskari handiago duela, edo errendimendua murriztu egiten dela ordu jakin batzuetan. Informazio horrekin enpresak bizkorrago egokitu ahal izango duenez, eraginkorragoa izango da.

[aldatu] Ezaugarri nagusiak

Hona hemen Business Intelligence tresnen ezaugarri nagusietako batzuk:

  • Aldakortasuna, hainbat iturritatik gora karga daitezkeelako datuak, hala nola, ERPetatik, datu-baseetatik edo beste kudeaketa-tresna batzuetatik.
  • Malgutasuna, informazio guztia erabilgarri dagoelako, eta pertsonalizatu egin daitezkeelako erabiltzaile-mota bakoitzak informazio-multzo jakin batzuk ikusteko.
  • Erabakiak hartzeko laguntza, interpreta daitezkeen datuak azaltzen dituelako, eta erabiltzaile bakoitzari behar duena erakusten diolako.
  • Erabiltzaile guztiek informazioa ikusteko aukera, erabakiak hartzeko prozesuak ulertu ahal izateko edo horietan parte hartu ahal izateko.

[aldatu] Onurak

Horrelako sistema bat ezartzeak honako onura hauek ekar ditzake erakunde batentzat:

  • Datu egokiak ikusteko aukera ematea.
  • Erabiltzaileek emaitzak ulertzeko ahalmena areagotzea. Duela urte batzuk zaila zen datuak eskuratzea, baina gaur egun zailagoa da horiek maneiatzea.
  • Erabiltzaileek negozioa hobeki ulertzea sustatzea. Jakitea datuak onuragarriak direla, baina, gaur egun, horiek erabiltzen jakin behar dela.
  • Aurkikuntzak jakinarazten eta ekintzak gauzatzen laguntzea. Zaila da norbanako batek gauza garrantzitsurik egitea erakunde batean gainerakoak inplikatu gabe.
  • Produktu-lerroen balioa maximizatzea, aukera berriak aurreikusiz eta eragiketak dinamizatuz.

[aldatu] Business Intelligence motak

Business Intelligence aplikazioek bilakaera bat izan dutenez enpresen beharretara egokitzeko, mota desberdinetako sistemak sortu dira. Hori horrela, honako hauek aurki ditzakegu:

  • Enpresa-txostena. Formateatze handiko txosten estatikoak sortzeko; horrela, jende ugariri helarazi ahal izango dizkiogu.
  • Azterketa-ontziak. Negozio-administratzaileen azterketa-ahalmenak lantzeko.
  • Ad Hoc Query ikuspegiak eta azterketa. Erlaziozko OLAP tresnak erabiltzen dira adituek datu-baseak eta edozein erantzun bistaratu ahal izateko, eta maila baxuko salerosketa-informazio bihurtzeko.
  • Data mining eta azterketa estatistikoak. Aurreikuspenezko modelatzea gauzatzeko edo bi metrikaren arteko kausa-efektu erlazioa hautemateko erabiltzen dira tresna horiek.
  • Txostenak ematea eta alertak. Txostenak banatzeko motorren bidez, txosten osoak edo oharrak helarazten zaizkio erabiltzaile ugariri.
Beste hizkuntzetan
Nabigazioa
bideoak