Bulego orlegia

Wiki E-Kontsulta(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu


Enpresako IKT baliabideak modu eraginkorrean erabiliz gero, aurreztu egingo dugu kontsumo elektrikoari, aire-girotzeari, paperari eta abarri dagokienez.

Jarraian, aholku erraz batzuk emango dizkizugu; bulegoetara zuzenduta daude bereziki, eta energia aurrezteko eta atmosferara CO2 gutxiago isurtzeko aukera ematen dute.

Enpresetako bulegoetan Green IT kontzeptua sartu behar da.

Edukiak

[aldatu] Enpresako IKT baliabideak modu eraginkorrean erabiltzeko aholkuak

[aldatu] Beharrezkoak ez diren kontsumoak saihestea

  • Itzali ordenagailua gauetan eta asteburuetan, beharrezko denboran zehar soilik funtziona dezan.
  • Itzali erabiltzen ari ez diren periferiko eta inprimagailu guztiak. Ez utzi stand-byn.
  • Itzali monitorea, eskuz edo modu automatikoan, erabiltzen ari ez garenean.
  • Ahal den neurrian, partekatu sarean inprimagailuak eta beste baliabide batzuk.

[aldatu] Erabili gailu egokiak

  • Erabili pantaila lauko monitoreak. LCD/LED teknologiak energia ugari aurrezten du lehengo CRT monitoreekin alderatuta.
Deskribapena 19’’ CRT 19’’ LCD 19’’ LED
Kontsumo elektrikoa (W) 100W 22W 18W
Energia-kostua (€/kWh) 0,14€ 0,14€ 0,14€
Ordu/aste 40 40 40
Aste/urte 52 52 52
Urteko energia-kostua 29,12€ 6,40€ 5,24€
Funtzionamendu-urteak 4 4 4
GUZTIRAKO energia-kostua 116€ 26€ 21€
  • Erabili ordenagailu eramangarriak ahal bada. Energia gutxiago kontsumitzen dute mahai-gaineko ordenagailu batekin alderatuta.
  • Beharren arabera, monitore txikiago bat erabil dezakegu, energia-kontsumoa murriztuko baitu.
  • Aztertu tintazko inprimagailuak erabiltzeko aukera, laser inprimagailuek baino energia gutxiago erabiltzen baitute % 80-90ean.

[aldatu] Ordenagailuak konfiguratzea

  • Enpresako IKT baliabideekin egin behar diren jarduerak planifikatzea, horiek bateratu ahal izateko, eta, horrela, baliabide horiek errendimendu osoan erabiltzeko piztuta dauden artean.
  • Ordenagailua egonean uzteko edo hibernatzeko funtzioak edo antzekoak gaitzea ordenagailuaren energia-konfigurazioan.
    • Egonean uztea: denbora laburrez ordenagailutik urrun egon behar bagara. Ordenagailuak eten egingo du pantailarako, disko gogorrerako eta periferikoetarako hornidura elektrikoa. Tekla bat sakatzean edo sagua mugitzean, ordenagailua modu normalera itzuliko da.
    • Hibernatzea: denbora luzez aldendu behar bagara. Ordenagailuak sistemaren egoera kopiatzen du disko gogorrean, eta guztiz itzaltzen da. Berriz piztean, informazio hori gora kargatzen du, eta utzi genuen tokian hasi ahal izango dugu lana.
  • Kolore ilunak aukeratzea pantailaren atzeko planorako. Atzeko planoko kolore distiratsuek gehiago kontsumitzen dute.
  • Pantailaren distira eta gelako argiak doitzea lanerako baldintza egokiak sortzeko.

[aldatu] Papera aurreztea

  • Pantailan ikustea dokumentuak eta mezuak inprimatu beharrean.
  • Paper birziklatua erabiltzea.
  • Orriak alde bietatik inprimatzea.
  • Posta elektronikoa erabiltzea informazioa helarazteko paperean argitaratu edo faxez igorri beharrean.
Beste hizkuntzetan
Nabigazioa
bideoak