Blog

Wiki E-Kontsulta(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Weblog bat —blog edo bitakora ere esaten zaio—, funtsean, Interneten idazteko toki pertsonal bat da. Web orri bat da, eta bertan egile baten edo zenbaiten artikuluak biltzen dira kronologikoki, gai jakin bati buruz edo egunkari pertsonal gisa. Irakurleek, gainera, oharrak egin ditzakete blog horren egilea edo egileak idazten doazenari buruz.

Blog korporatiboa erakunde batek bere helburuak lortzeko argitaratu edo babesten duen blog bat izango litzateke.

Ez dago honelako orri bat neurrira egin beharrik, merkatuan jada eginda dauden soluzio ugari aurki ditzakegulako, bai doakoak eta bai ordaintzekoak.

Gainera, eskuragarri ditugun soluzio horien ezaugarrietako bat da blog guztia administratzeko ematen duten aukera, hau da, artikuluak idatzi, ezabatu edo aldatzeko, irakurleen oharrak moderatzeko, blogaren itxura aldatzeko, etab. Eta hori guztia ezagutza tekniko handirik izan beharrik gabe, edozein erabiltzailek egiteko moduan.


[aldatu] Blogak eta enpresa

Blogek komunikazio tresna gisa dituzten ezaugarriei etekin gehien atera diezaieketen enpresak hauek izan daitezke:

  • Negozio edo estrategia eredua erabat, edo parte bat behintzat, Webean oinarritzen duten enpresak.
  • Produktu edo zerbitzu berriak sortzeko neurri handi batean bezeroen feedbackean oinarritzen diren enpresak.
  • Merkatu esparru oso konkretuetara bideratzen diren enpresak.
  • Bezeroen gogo-grinak eta atxikimendua eragiten eta are erabiltzaile komunitateak sorrarazten dituzten produktuak dituztenak.
  • Behar jakin batzuk dituzten enpresak:
    • Barneko eta kanpoko bezeroekin komunikazio bide zuzenak behar dituztenak.
    • Krisi egoeretan komunikazio publikoa eraginkortasunez kudeatzeko beharra dutenak.
    • Harreman publikoetarako sailen ohiko jardueretatik haratago joan beharra dutenak.

Blogek eginkizun desberdinak burutu ditzakete, nori zuzenduak dauden kontuan izanda, horren arabera:

  • Kanpo komunikazioetan, honakook dira atera dakizkiekeen etekinak: helburu diren zenbait talderekin harremanak sendotzea, eta erakundea (edo bertan lan egiten duten profesional batzuk) bere esparruko aditu gisa agertzea. Blog hauek produktu baten salmentaz, bezeroekiko harremanez edota marka merkatuan kokatzeaz arduratuko lirateke.
  • Barne komunikazioetan, blogen egitekoa lankidetzarako lanabes eta ezagupenaren kudeaketa tresna izatea litzateke.


[aldatu] Blog bat abiarazteko tresnak

Blog bat abiarazteko garaian, erabiltzaileek zenbait aukera dituzte eskura, gehienbat 2 motatan sailka daitezkeenak:

Beste hizkuntzetan
Tresna pertsonalak
Nabigazioa
bideoak