Bideo:Inviza

Wiki E-Kontsulta(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu


[aldatu] Enpresa

Inviza S.A.-Clínica de Santa María de la Asunción ospitale bat da. Eskualdeko ospitale batek dituen osasun eta kirurgia espezialitate guztiak ditu, eta kalitatezko osasun laguntza garatzeko zerbitzu osagarriak ere bai: Zainketa Intentsiborako unitatea, Eskanerra, Erresonantzia magnetikoa, eta abar.

[aldatu] Proiektua

Inviza-k web orri bat eta intranet-a jarri ditu abian. Proiektu hau kultura aldaketa garrantzitsua izan da enpresako langileentzat, izan ere, orain posta elektronikoz komunikatu daitezke, berriak irakurri, foroetan parte hartu, eta abar. Sistema honen bidez, eta beti ere erabiltzaile izena eta gakoa babesten direlarik, Giza Baliabideen departamentuarekin lotutako informazioa lor dezakete, erabiltzaile bakoitzaren profilaren arabera.

Atarian, besteak beste, honako informazioa aurkitu daiteke: prozesatutako nominen datu ekonomikoak, PFEZaren ziurtagiriak 10T, 145 Eredua; eta baita ere oporrei, eta izandako eta eskatutako baimenei buruzko datuak. Atariaren bidez, Ogasunera sartu daitezke zuzenean, bertan dauden inprimakien eredu jakin batzuk betetzeko.


[aldatu] Kanpo loturak

Beste hizkuntzetan
Tresna pertsonalak
Nabigazioa
bideoak