Bideo:Insalus

Wiki E-Kontsulta(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu


[aldatu] Enpresa

Agua de Insalus S.A enpresak ontziratze eta salmenta jarduerak burutu ditu pasa den mendearen amaieratik ur minelaren arloan, eta azken urteetan postu gailena lortu du eta ezagun egin da, ez bakarrik EAEko probintzietan, baita ere Espainia osoan.

Insalus-ek hiru botilatze linea independente ditu Lizartzako botilatze fabrikan: bat, PET botilentzat; beste bat, botatzeko beirarentzat; eta hirugarrena, bota ezin daitekeen beirarentzat.


[aldatu] Proiektua

Insalus-ek Merkataritza Sarea informatizatzeko proiektu bat garatu du sustatzaileentzat, eta horrela, balio erantsia eman dio sistemari.

Ordezkariak urrutiko erabiltzaileak dira eta egunean behin gutxienez enpresarekin konektatu behar izaten dute gauzatutako jardueraren berri emateko, bulego zentralak bidali beharreko aldaketak jasotzeko, eta nahi izanez gero, bulegoko datu baseko intereseko beste datu batzuk kontsultatzeko.

GPRS bidez komunikatzen dira. Komunikazioa amaitu ondoren, PDAren datu basean eguneratze automatikoa egiten da eta bulego zentraleko ordenagailuarekin datuak trukatzen dira.


[aldatu] Kanpo loturak

Beste hizkuntzetan
Nabigazioa
bideoak