Bideo:Carnicerías Jose y Luis

Wiki E-Kontsulta(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu


[aldatu] Enpresa

Carnicerías José y Luis S.L. enpresak haragi produktuak despiezatu, prestatu eta banatzen ditu, horiek txikizkariei, ostalariei eta elkarteei saltzeko.

[aldatu] Proiektua

Enpresa horrek Intranet bat eta kudeaketako sistema integratu bat sortu du, honako funtzio hauekin:

  • Zerbitzari korporatibo bat izango duen intranet bat ezartzea, erabiltzaileak bertan sartu eta informazioa gorde eta partekatu dezaten, eta baita ere barneko mezularitza eta Interneteko posta elektronikoa, faxa, inprimatzeko aukera, eta abar erabil ditzaten.
  • Interneterako etengabeko konexioa ezartzea, langileek mezu elektronikoak bidaltzeko eta jasotzeko aukera izan dezaten, alde batetik, beren bezero eta hornitzaileekin harremanetan jartzeko, eta, bestetik, Interneterako sarbide partekatua izateko, bezeroen informazioa bilatu eta gordetzeko, eta abar.
  • Kudeaketako sistema integratu bat ezartzea. Honakoak kontrolatzeko: biltegia, produkzioa, zer erosi eta saldu den, eta eskaeren kudeaketa, stock-ak, fakturazio eta kobrantzak, eta abar. Hori guztia, produkzio prozesuaren baitan trazabilitate sistema bat ezarriz lortuko da. Langile guztiek izango dute sistema horretan sartzeko aukera eta datu base bat izango dute eskuragarri, bertan kontsultatzeko bezeroen eta hornitzaileen datuak, eskaeren egoerak, bidalketak, lehengaien jatorriak, eta abar.
  • Cárnicas José y Luis, S.L. enpresan salmentak indartzeko sistema bat ezartzea, langileak posta elektronikora eta informazio korporatibora sar daitezen bulegoan ez daudenean.
  • Estranet korporatibo bat ezartzea, enpresaren izena azaldu dadin Interneten, eta era berean, aukera izateko eskaerak argitaratzeko, erosketak eta salmentak egiteko, biltegiaren egoera ikusteko eta kudeaketa lana egiteko.


[aldatu] Kanpo loturak

Beste hizkuntzetan
Nabigazioa
bideoak